sábado, 15 de enero de 2011

GORKA PALAZIOREN HITALDA MADRIKETIK

Lehengoan gure irakasle den Gorka Palazioren madriletik egindako hitzdi bat. Nahiz eta arazo tekniko ugari eduki konexioan nere etxekoan gtxienez bai.
Internet eta informatika direla irakas-sistema berrien giltza esan zuen, eta horiexei heldu behar diela kalitatezko irakaskuntza eskaini nahi duen zentru orok. Informatikan gastu txikia, sekulako inbertsioa izan daiteke ikasleen etorkizunean, eta horretaz ohartu ez dena berandu dabil honezgero. Zbyte gutxi batzuk, ikasle askoren lana bil dezakete eta ez dago hori baina ezagutza-gordailu hoberik. Horixe zen Palaziok aldarrikatzen zuena eta saldu zuena.
Internetek sekulako ezagutza-ozeanoa jarri du gure eskura eta bertan igeri egitea baina hoberik ez dago gorputza jakituriaz bustitzeko. Jakin egin behar, ordea, eta horretan pedagogia handia egin beharra dago. Ur-handitan sartzeko, aurrez txikitan jarduten jakin behar da eta, hartara, unibertsitateek erantzukizun handia dute ikasleei pausu hori taxuz ematen laguntzeko. Noski, ikasbide zaharrak ez dira ahaztu behar. Inola ere ez! Garena zerbaitegatik gara, eta horregatik liburu eta informazio-iturri "zaharrei" errespetua eta kultoa zor diegu. Baina, internetena mundu berri xamarra den arren, sekulako abiaduran doa. Eta, horregatik, zenbat eta lehenago maneiatzen eta probexten ikasi, orduan eta hobeto prestatuta egongo gara komunikazioaren gaurko erronkei aurre egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario